XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LURDEN, 60 ERRESUMETAKO laborari katoliko gazten beilak bildu ditu 25.000 beilari

Lurden, bazter guzietako laborarien izenean, hogoi-ta bortz mila gazte bildu dira Ama Birjinaren geriza-pean.

Baziren Aziatik, Afrikatik jinak, eta zonbaitek bazakiten gosearen berri, eskualde idor, agorretarik heldu baitziren.

Elgarretaratu dira laborantzaz mintzatzeko.

Jakiteko nun zer egin lur-lanetan jende gisa, girichtino gisa bizitzeko.

Aita Saindua mintzatu zaiote Erromatik radioz, eta artamendatu diote, nork bere herrian bere zazpi ahalak egin ditzan laborarien dretchoen alde.

Fedeak erakusten dauku ezin-bertzean behar dela pazientziarekin sofritu; bainan Jainkoak eman dauku adimendu eta aho, zango eta beso, mundu huntako kondizionen hobetzeko. Eginbide dugu ernatzea.

Aita Sainduak goraki aipatu du laborari-seme zela, eta ez balitz apeztu, laborari biziko zela bere anaiak bezala.

Lan eder eta ohoragarria da lurlana; harek salbatzen du gizakundea goseak hiltzetik, eta Jainkoaren auzo bizi arazten du jendea, federik batere duen ber.

Mundua hobeki loake, laborantza azkarragoa balitz eta laboraria girichtinoagoa.

Laborari gazteak mogi ditezela, dena gogo, bihotz eta kar.